jueves, 29 de abril de 2010

TXIKORIA BELARRA

Gure zelaietan horren ugaria den landareari buruz idatziko det gaur, Kardabera (lat:Taraxacum officinale) ere deitzen zaio. Deskribapen handirik ez du behar, denok ezagutzen baitugu, baina ezaugarri berezietako bat, zurtoina moztean ateratzen den esne zuria da, baita fruituak heltzean zuri zuri bihurtzen dira eta haize pixkatekin erortzen direnak.
Txikoria belarrak gauza askotarako balio du, hemen gauzatxo batzuk aipatuko ditugu;

Odola garbitzeko, baita kolesterol arazoak hobetzeko, erabiltzen da infusioan, litro bat uretan 20-30 gramo hosto egosi eta egunean 3 basokadatxo eran behar izaten dira, goizekoa baraurik eta beste biak otorduen aurretik.

Giltzurrunetan harriak ditugunean , desegiten laguntzeko edo likido erretentzioa denean ere erabiltzen da; honetarako ere infusioa egingo da, egunean 20- 30 gr txikori-belar zainena edo hostoena.

Larrurazaleko arazoentzako ere lagungarria da, ekzema, herpesa, aknea, psoriasia...

Loreak eta hostoak entsaladan ere jangarriak dira oso mikatza izan arren.
Lehortzeko, udaberrian eta udazkenean jasoko degu .

No hay comentarios:

Publicar un comentario