sábado, 10 de abril de 2010

MARTXAN DA!!!


Aurtengo negua gogorra izan da, baina dagoeneko eguzkia aterazen denean goxo goxo berotzen du, Udaberrria iritsi dela esan dezakegu! Baserritarrak esaten duten bezala oraindik ez harritu maiatzean elurra egingo balu, baina behinik behin, egun eguzkitsuak hasi dira!!! azkenean!!


Aurtengorako proiektu garrantzitsu bat jarri degu martxan Berrobin!! Eta mila esker Iker eta Arani, beraien lur zatia konpartitzeagatik eta horrenbesteko ilusioarekin hasi izana denok elkarrekin baratza lantzen!!


Atzo izan zen lehen eguna, eta ostiraleko nekeak alde batera utzita, arratsaldean aritu ginen baratza prestatzen, segarekin belar handienak Ikerrek moztu zituen, nere kolaborazioa ez zen ezer izan berak egindako lanaren aldean, baina ikasteko prest nago, eta horrelako aukera gutxi daude! Beraz eskuarea artu eta belar pilak egin eta ahal den neurrian lur zotala kentzen aritu ginen atxurrarekin ... hau gehiaxeago kosta zen...


Sarde modukoaerekin, lurra iraultzen ere hasi ginen, baina bizilagunak, eta hau bai benetako baserritarra, fundamentu gutxirekin ari ginela ikusi zuenean segituan ekarri zun rotabatorea eta ttur ttur ttur 10 minututan prest zegoen baratza!!!


Azkenik, lurra berdindu eskuarearekin eta LISTO!!!

Gaur letxu eta tipulin batzuk sartzekotan geratu zen Iker, nik, planifikazioa egitekotan eta ahal den neurrian landare ekologikoak lortzen...

Hemendik aurrerakoak dira ordea zailenak!! Atzo errezena egin genuela esan dezakagu!!

Orain hasten da lana!!! baina gogoz eta kementsu aurrera!!!! Gure sukaldeko barazki goxoak guk ekoiztutakoak izango dira, baratza ondo mimatu ezkero noski, eta hau baino errekonpentsa handiagorik, ez dakit ba ote dagoen, dena ama lurrari esker!!

Aipatu beharra dago, konpetentzia handia dela, alde baltetik Antonio degu... buru belarri atzo ximaurra zabaltzen aritu zena eta gutxienez ordu erdi baino gehiago egin zuena rotabatorearekin bueltaka 30 metro karratuetan!! jesus!! a conciencia!! bai bai!!

Inguruko baserritarrek ere kaleumeak baratzan zmz moldatzen diren edo kurisiotatea azaldu zuten... ikusiko deu ba!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario