lunes, 31 de mayo de 2010

SORPRESA!!

Lehen sorpresatxoa izan degu baratzan! Orain arte ederki hazten ari ziren azelgetako landaretxo batean pulgoi erregimendu ederra topatu degu! Honen aurrean neurri ezberdinak artu daitezke, eta oraingoz landarea garbitzearena zan da, baina zerbait gehiago egin beharrean gare!!!


Hau bihar izan izango da, errezeta bat topatu det baina kontauko dizuet ea baliagarria izan den;

Eltze batean, litro bat ur jarri irakiten tabako eskuka batekin, pipermina eta pimienta pixkatekin, hau 10 minututan utzi irakiten. Lortzen den likidoa pulperizatu landareetan.

Oso efektiboa omen da!! ikusiko deu ba!!!

EBOLUZIOA


lunes, 24 de mayo de 2010

ELIZMENDIKO BATZA

Hementxen Ibonek eta Beak bidalitako argazkia.Beraien baratzatxoa da hau, pasa den urtean tomate ederrak, kalabazin ikaragarriak eta makina produktu eman zituena!!! Ikusiko degu aurten... ea zenek dituen tomate hobeak... !!! ji ji ji

PHYSALIS ALKIKENGI

Berrobiko Batzan ere multikulturalidadea badago! Oraingoan jatorri japoniarra duen bi landare ikusgarri landatu ditu ikerrek, corazoncillo edo farolillo chino ere deitzen zaio. Benetan fruitu polittak ematen ditu, eta hauek propietate bereziak dituzte, erreuma edota giltzurduneko harriak desegiteko erabiltzen dira, bitamina C iturri handia ere badira!!

Gainontzean baratza badijoa itxura ederra hartzen; letxuk eta tipulak handitzen, marrubiak fruitu gozoak ematen, azelgak ere ikaragarri hazi dira, kalabazinak lehen lorak eman dituzte, tomate landare gehiago ere sartu ditugu... Itxura ona dauka oraingoz!!

Gaurkoan Gorkak ezagutu du batza, gustora ibili da alde batetik bestera argazkiak ateraz nik ureztatzen nuen bitartean, marrubi gozoa ere dastatzeko aukera izan du!! ;DD

martes, 18 de mayo de 2010

BIXITAK

Eguzki pixkat ateratzerakin batera denok baratzan lanean jartzen gara !!

Atzo auzolanean, belar txarrak kendu, jardin botanikoko belarra txukunddu, (oraindik ez deu honi buruz hitz egin... beste post batean kontauko dizuegu !!) baratza ingurua garbitu, eta baratza beste puska bat anpliatu ere egin gendun!!! Planifikazioan ez zegoen aurrie ikusita, baina segituan erabaki genun ze espezie landatuko genuen bertan, porruk!!!

Zerbeza tranparen kontua... ba uste baino hobeto funtzionatu duela esan dezakegu... nik karakol handi handiak ikusiko nituelakoan nengoen bote barruan, baina ez.. bare ttikiak ziren baratzan aberie itten ai zienak!! mordoxka bat hantxen zeren zerbezaren alkoholetan ittota!!Komentau deten bezela, auzolanean aritu ginen, Manex konturatzerako belar txarrak kentzen hasi zen eta ezin esan gelditzeko ;DD!! Orain, lanaren ordainetan letxu bat zor diogu. Eta super konjuntauta baratza etorri zena?? Gari!! honek lan asko ez zun in baina bueno... beste batean engantxauko deu!! Horrelako bixitak ere eskertzen dira !!

BARATZETIK AT

Hementxen dokumental interesgarri baten zatitxo bat. Reflexio modura balio dezake guztiontzat nora goazen.... link honetan dokumental osoa ikusteko aukera dago. LINK a.


domingo, 16 de mayo de 2010

KARAKOLAk ETA BAREAk

Hainbestean bilatu degu baratza gaur, pasa den asteko euriekin okerrago egongo zelakoan ginen... baina nahiko txukun zeon!! Baratza iritsi eta nola ez, marrubi gozo gozo bat dastatzeko aukera ere izan degu!! Beno, eta oraingoan benetan zerbeza ontziak lurperatuta teila batekin ere ipini ditugu!! Kalabazinen inguruan eta letxu inguruetan jartzea iruditu zaigu egokien.. Oraingoz hauek baitziren kaltetuen zeudenak!

Ereindako azenario haziak ere hasi dira ernetzen, a ze sorpresa!!

Tomateen gora beherak gaur ez ditut aurreratuko baina aste honetako lanak izango dira hauek!! Antoniok ere asesoramenduak egin dizkit, eta kontutan hartuko ditugu!!

jueves, 13 de mayo de 2010

AI GURE TOMATEAK!!!

Oraingoan ez dakit ba nik zer aterako den hemen... Egia esan landatutako tomateak dagoeneko horitzen hasi dira, eta egun hauetako hotzekin.... gauza honik ez!! ikusiko degu eta balorau in beharko da, ea hauek kendu eta berri ere landare berriak ekartzea merezi ote dun edo bere horretan uztea komeni den!!

Lehen kalteak ere azaldu dira baratzean, kalabazinak eta letxuk izan dira afektatu handienak. Kalteak barraskilo eta bareek egindakoak dira, honen "aurka" sistema bat frogatuko degu, ez dakit funtzionatuko duen baina irakurrri dudanarengatik bere efktua ba omen du; ontzi batzuk lurrean sartu garagargo pixkatekin, eta antza denez barraskiloei ere garagardoa asko gustatzen omen zaie eta bertan moxkortuta geratzen omen dira...

martes, 11 de mayo de 2010

lunes, 10 de mayo de 2010

ZAINGORRIA

Landare hau identifikatzea oso erreza da, gorri koloreko zurtoinak izaten ditu, loreak, arrosak, moreak edo gorriak izaten ditu pareta eta toki hezeetan topatuko ditugu.
Zainak izan ezik, landare osoa erabiltzen da. Eta bi gauzetarako erabiltzen da;
  • Zauriak gelditzeko balio du; infusioak egin eta honekin zauria garbitzeko erabili ohi da, baita kataplasmak eginez, landarea artu eta txiki txiki eginez. Odoljarioak infusioa egin eta egunean 3 aldiz edanez zaindu ditzakegu.

  • Beherakoa gelditzeko ere gaitasuna du landare honek. 30 gr litro bat uretan infusioa prestatu eta egunean bizpahiru aldiz edan.

miércoles, 5 de mayo de 2010

AI AMA!!!

Baino baino zer da hau??? Otsaileko tenporek esan zuten bai... , Maiatzean elurra ingo zula, baina guk ezta sinistu ere!! eta beida beida nola garen!! Nere kezka baratzak iraungo ote duen da... Aste honetan oaindik ezin izan det bixita egitera joan... baina bihar sin falta!!! Ikusi ea Tomatek zutik daren, eta ea zer moduzko eboluzioa damakien... letxuk ere kezkatu xamar naukate.. ez dakit edo gure letxuk mantxogok dien, o bizilagunarenak oso bizkorrak... Azken bixitan harriturik geratu nintzen, ikaragarrizko letxuk in zaizkio berari eta gureak hortxen en supervivencia zeudela ziruditen... Eta hori gustora!! ez bare eta karakol "atakeren" sintomarik ez zutelako! ea ze tanketa ematen diozuen!!!

lunes, 3 de mayo de 2010

MAILUKIXAK

Aranek bidali dizkidan argazkietan ikusten den modura, marrubiak bere punttura iristen ari dira pixkanaka. Etxera sartu aurretik, ezin hobeak dira lan eguna bukatu ondoren, opari bezala baratzetik artu eta dastatzeko!
Euria ere goian behean egin du aste buru honetan, baita datorren egunetako pronostikoek diotenez horrelako eguraldia jarraituko du. Ez dakit tomate landareak zutik jarraituko duten. Dagoeneko hauei tutoreak jarri dizkiegu, ikusiko degu zer pasatzen den!!