martes, 29 de noviembre de 2011

DENOK LARZAC era!

TOUS AU LARZAC, Christian Rouaud en filma ederra!

Nekazariek beraien lurrak eta aktibitatea mantentzeko egin duten borrokaren inguruko dokumentala da. 70. hamarkadan Larzac en militar eremua handitzeko zen proiektua geldiarazteko, laborariek elkartu eta hamar urtez hainbat ekintza egin zituzten, beraien arteko elkartasuna eta harremanak areagotuz! denontzako exemplu ederra!

miércoles, 2 de noviembre de 2011

Lurrama badator

Ingurukoek jakingo duzuen moduan Lurramako feria datorren aste buruan ospatuko da! Biarritzen izango da aurten eta Euskal herriko baserriaren eta laborantza iraunkorraren erakustaldi izango da, bertako produktore eta produkturez osatutakoa, bertako ganadu,eta hainbat eta hainbat ekintzez beteriko programa!!!
nik hementxen uzten dizuet linka ikus dezazuen zertan datzan festa handi hau!!! eta noski, gonbidatuak zarete guztiok, festa alai eta jatorrean parte hartzera!!!

www.lurrama.org

jueves, 27 de octubre de 2011

Elikadura subirotasuna etab....

Hementxen uzten dizuet nekazaritza politikak pixkatxo bat azaltzen dituen bideo bat.

miércoles, 28 de septiembre de 2011

BASERRIAK BIZIRIK!!!!!!

Espekulazioak, bankuen mailegu sistemak eta ekonomi kapitalistak arriskuan jartzen dute lurren eta baserrien mantentzea, hau da gure elikadura subirotasuna. Aurrera eta egin diezaiogun aurre egoera larri oni!!!










null

sábado, 23 de julio de 2011

KUKUTZA gaztetxea

Aupa gaztek!!! Aurrera ta Eutsi goiari!!!

jueves, 21 de julio de 2011

Erresistentzia

HAuxen da bartzelonan 15M ko mugimenduan pasa zena...

viernes, 15 de julio de 2011

Transhumantzia

Pasa den asteburuan beste esperientzi berri bat izan nun ba!!! Transhumantzia egiteko aukera eskeini zidaten!! bai! Lankide batek dituen artzai gazte bikote bati eskertu beharren nago horrelako momentu politak igaro izanagatik beraiekin. Artzai gazteak aitaren ogibidea jarraitzea erabaki eta bere bizimodua horretatik bizitzea eta horretarako bizitzeko apostua egin du. Aldi berean bere lagunak ere paper garrantzitsu bat jokatzen du!! Bikote bikaina, paregabea!! Pau tik gertu dagoen etxalde batean pasatzen dute negua ardiek, eta datorren hilabeteetan Valle d´Osseauko Portalet inguruko mendietako larretan izaten dira hiru hilabete inguru. Parez pare Midi d´Osseau ko tontorrak dituztelarik.

Beraz bailara behetik mendira joateko bidean laguntzaileak behar izaten dituzte, eta ikaragarrizko logistika ere mugitu behar izaten dute. HOrrela iritsi ginen Gabas eko herrira ardien zintzarrien ritmoez lagundurik, bertan afaldu, ardiei deskantsuan utzi gora goizeko bostetan!!! Gora beraiek, gu oraindik zutik ginen eta patxaranaren laguntzarekin batera!! Bertan Bearn eko hizkuntza (Béarnaise) ezagutzeko eta entzuteko aukera ere izan det! Eta eguzkia ateratzerako martxan jarri ginen berriz ere, beraz konturatzeako, patxaranen ajea ez genun sentitu ere in!!!

martes, 5 de julio de 2011

Komun lehorra

Pasa den asteburun EHZ eko festibala barru barrutik ezagutzeko aukera izan nun. Guztira 600 laguntzaile izan ginen , bai tabernako txandak egiten,parkinean, zirkulazioan, seguritatean eta komun lehorren mantenu lanetan!!!!

Azkeneko hau erabateko esperientzia izan zela zihurtatu dezaket! bai bai! Lo gutxi eginda, buruko min pixkatekin eta eguzki epeletan hasi genuen lan txanda, goizeko 10 etan zehazki. Joan ginenean ikusi genuen perkala, gau osoz ibili ziren komunak txukundu behar ziren, hau da baldeak ustu, zerrahutsez bete, eta komuneko paperak jarriz..... Egia esan eta esperientzi bezela baldeak ustutzeko lana izan zen gogorrena, usaia, boooo, ez zen horrenbestekoa, baina likido solido nahasketa harek egiten zuen soinuak usterakoan..... hori zen nere gorputzak ez zuena atsegin eta gorakadak hasten zitzaizkidan bapatean........ au dena bizi izan ondoren ere, nik komun lehorren apustu handia egingo nuke, benetan ikustekoa hiru egunetako eta horrelako jendetzak ibili ondoren komun horiek erabiltzea benetako lujoa zela zihurtatu dezaket bestelako komun kimikoen aldean!!!

martes, 31 de mayo de 2011

ESPAÑISTAN by Aleix Saló

Oso laburpen ona eta argia! mezi du ikustea!

http://www.youtube.com/watch?v=N7P2ExRF3GQ&hd=1

martes, 24 de mayo de 2011

L´ASINERIE

Dagoeneko Iparaldean gaztek! eta egia esan oso gustora nabil gauza asko ikasten eta ikusten!
Gaurkoan sekula entzun gabeko kosmetika produktu berritzaile batekin nator. Asto esnearekin egindako xaboi, gorputzerako lozio, txanpu etb...!!!! Hau da alternatiba L´oreal eta horrelako marka komertzialak alde batera uzteko!! bai bai!! Niri konbentzitu dit bertako baserritarrak!!!

Egia esan eta ni ez naiz oso kosmetika zalea (badakizue ezagutzen didazuenak....) baina eskuetako xaboia erosi dut, esango dizuet zer nolako efektu duen, baina azal leun leuna eta goxo goxoa uzten omen du!

Astoak ere ikusi eta laztandu ditut! Beraiengatik ez balitz!!!




hementxen orain bizi naizen inguruko paisai ederra!! badakizue, etorri nahi duzuenean!

miércoles, 27 de abril de 2011

baratzatik at

Beno gaur gauza mordoa kontatzeko ditut ikusten duzuen bezela!!

Ez da gaurko kontua, eta ezta baratzaren ingurukoa baina bai kuriosoa... niretzat behinik behin esperientzi berri bat izan zen.

Ez dakit zuek, baina ni inoiz ez nintzen errugbiarengatik interesatu, eta gutxiago partido bat "tragatzera" joateko!! ba gauzatxo bat... recomendable!!!! bai bai!!! ikaragarrizko giroa, festa ikaragarria... bi taldeen arteko jarraitzaleen artean ikearrizko katxondeoa... Baionako Errugbi ekipoa Montpellierera etorri zen jokatzea!!! eta montpellierren bizi diren "euskaldun"taldearekin joan nintzen partidura. Hauekin aldin behin afaritara joan izan naiz, etxeko nostalgia kentzeko esperantzarekin... gainea ikearri gustatzenn zaie, abestea dantzan, musen jolastea... bueno un show!!! hori beste post baterako utziko det!!!)

Errugbiarena, beno ba hoixen, Baionatik etorritako ziento bat jarraitzaileekin batera jokua ikusteko aukera izan genuen eta oso ondo!!! Arbitroai bulla in salto irrintzi eta denak in genituen!!! ja ja ja!!! Hurrengo joakoa Baionan ikusiko det, batzuren ustez, hango estadioan hemengoan baino askoz ere giro hobea omen dago... ba ikusi eta probau in beharko deu!!!!! Baten bat animatzen bada, bakizue!



Et voilà!!!

Beno gaur bi post!!! gaur baratzean izan nahiz lanean pixkatxo bat deskonektatzeko. Alde batetik, hazitik ateratako kalabazin landareak landatzen aritu naiz eta bestetik, azelgatan horrebeste kalte eragiten ari diren "kakolak" kentzen. Lanean ari nintzela Lagunak ere gertuatu dira animo batzuk ematera eta lan pixkat egitera!!


azken hilabetea

Aspalditik nuen pentsauta honako argazki hauek zintzilikatzea, baina betikoa, ezin tartea bilatu... !!!

Beno baratzaren jarraipena egiten duzuenak, jakin dezazuen fundamentua egiten ai geala... gero jarraipena zeinek egingo duen kolokan egon arren... betikoa, lana in behar da, eta horretako borontate gutxi.... baina beno, baten bat engantxau beharko det... eta trukean berak jan ahal izango ditu barazki eta marrubi goxo goxoak!!! ez da tratu txarra ez??? niri ez zait iruditzen behintzat!!


miércoles, 30 de marzo de 2011

BERRIAK

Azken bi asteeetan gauza asko pasa dira eta denak ezin kontatu, baina gaur bereziki irakurri ditudan bi berri kometatu nahiko nituzke; beittu beittu:


- Retiran 8 meses el carné y multan con 720 euros al conductor interceptado a 227 km/h en la A-52 en A Gudiña (Orense) - El fiscal pide entre 20 meses y 2 años de cárcel para 4 acusados de realizar pintadas contra el TAV en Zizur (Navarra).


Erreflexio momentua orain..... posible al da, bi pintada xixtrin itteagatik 2 urte eta 20 hilabeteeko kartzela zigorra izatea? Beste notiziak komentatzen duena ordea, 8 hilabateko zigorra karnetik gabe, nun eta besteen bizia arriskuan jartzen ari den!!! Ez dakit noraino iritsiko garen, eta benetan diot... Bizi dugun momentua ez da onena, edota agian bai... espabilatzeko garaia da! Baina buelta eman behar zaio honi... ez dakit zer nolako punturaino itxaron behar dugun benetan gure aldarrikapenak efektua izan dezan. Baina argi dagoena mugitu eta erreakzionatu beharra dagoela!! Herritarrok bezela ezin dugu ixilik geratu!!

miércoles, 16 de marzo de 2011

Baratza martxan!!!!


Bai, berriz ere beste proiektutxo bat esku artean! Baina egia esan hasterako esan dezaket, iraunkorra ez dela izango proiektua!!! orduan zergaitik hastea erabaki deten galdetuko diozue zuen buruari.... ba konpromezua... horixen erantzuna. Beno kontua horrelaxen hasi zen...

Hemen nahiko toki politta ikusi nuen batza jartzeko , eta bertako lorezainari galdetu nion ea baratzatxo bat jartzea posible zen... hori duela 4 bat hilabete izan zen... ba geroztik, fundamentu gutxi egin arren, makinaria ekartzea lortu genuen lurrari buelta emateko eta aste honetan lehen landaketan egingo ditugu, baina horretarako euria egitez utzi behar du!!! biharko nahiko eguraldi txukuna eman dute, beraz etzi arratsaldean lasai lasai aprobetxauko det letxuk, tipulak, azelgak eta amak emandako bi aloe bera landare landatzeko.... Atxurra ere erosi det... berez bertako elkartearen bitartez diru pixkat lortu nahi genuen batza martxan jartzeko, baina ez... ez dago dirurik horretarako... baina kontuz, zeren eta kanal plus eko hilabeteroko kuota ordaintzeko badute, noski denoi ikearri interesatzen zaigunez futbol partiduak ikustea!!!!! eta denon artean erabaki dugunez nola eta zertan gastatu elkarteko dirua!!!!

Iraunkortasunaren kontua... ba horixen, ni hemen maiatza hasiera bitarte izango naiz... eta ondoren... ba ez dakit nork jarraituko duen... baten batek esan du, bai lasai iraielan bueltazean jango ditugu tomateak!!! baita zea de!! eontzaiz zain, batzan lana zeon hi!!!!!!! hoixen saitu naiz esaten baina frantsez.....

martes, 8 de marzo de 2011

Martxoak 8

Ez nuke nahi post hau idatzi, baina gaur egun oraindik beharrezkoa da berdintasunaren inguruko sentsibilizazioan lan egitea. Bakoitzak ahal duen moduan eta neurrian gizonezko eta emakumezkoen berdintasunaren aldeko aldarrikapena egin!!



Tu voz Cuenta from Tu Voz Cuenta on Vimeo.

lunes, 7 de marzo de 2011

Merkatuak

Gustoko ditut merkatuak, barazki eta fruitu gozoen merkatuak, kolorez jantzitakoak, espeziez beterikoak. Bertan sortzen diren usai, kolore eta pertsonen joan-etorriak, hiria edota herria zoragarria egiten dute!!!

Edonora joaten naizenean merkatuak edozein museo baina interesagarriagoak irudizen zaizkit. Hauek, bertako ingurunearen eta bizitzeko moduaren adierazle nagusi dira. Merkatu batzuetan gizonezkoak bakarrik izango dira keleetan barrena, besteetan ordea emakumezkoak izango dira produktuak saltzen erosleari konfidantza osoa eskainiz. Merkatu batzuetan prezioaren inguruko eztabaida ere izaten da, batak besteari engainatu nahiean edo... eta horrelakoetan sortzen da duda, zein litzateke prezio duina??




viernes, 18 de febrero de 2011

Ongietorri

Konturatzerako hilabete mordoa pasa dira azkeneko post etik.
Bizitzan bide batzuk jarraitu behar izaten dira eta horregatik beste inguru edota helburu batzuk izaten dituzu.... ba horixen pasa zait niri.

Orain berrobiko baratzatik hurruti xamar nago, baina horrek ez du kentzen kezka edota interesak aldatzea, horregatik berriz ere bloga berriz ere martxan jartzea erabaki dut . Oraingoan, gai ezberdinak izango ditugu aztergai teknologiak eskaintzen diguten herramienta hauekin. HOrixen ba denon parte hartzea eskertu du blogak!!!