viernes, 15 de julio de 2011

Transhumantzia

Pasa den asteburuan beste esperientzi berri bat izan nun ba!!! Transhumantzia egiteko aukera eskeini zidaten!! bai! Lankide batek dituen artzai gazte bikote bati eskertu beharren nago horrelako momentu politak igaro izanagatik beraiekin. Artzai gazteak aitaren ogibidea jarraitzea erabaki eta bere bizimodua horretatik bizitzea eta horretarako bizitzeko apostua egin du. Aldi berean bere lagunak ere paper garrantzitsu bat jokatzen du!! Bikote bikaina, paregabea!! Pau tik gertu dagoen etxalde batean pasatzen dute negua ardiek, eta datorren hilabeteetan Valle d´Osseauko Portalet inguruko mendietako larretan izaten dira hiru hilabete inguru. Parez pare Midi d´Osseau ko tontorrak dituztelarik.

Beraz bailara behetik mendira joateko bidean laguntzaileak behar izaten dituzte, eta ikaragarrizko logistika ere mugitu behar izaten dute. HOrrela iritsi ginen Gabas eko herrira ardien zintzarrien ritmoez lagundurik, bertan afaldu, ardiei deskantsuan utzi gora goizeko bostetan!!! Gora beraiek, gu oraindik zutik ginen eta patxaranaren laguntzarekin batera!! Bertan Bearn eko hizkuntza (Béarnaise) ezagutzeko eta entzuteko aukera ere izan det! Eta eguzkia ateratzerako martxan jarri ginen berriz ere, beraz konturatzeako, patxaranen ajea ez genun sentitu ere in!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario