miércoles, 30 de marzo de 2011

BERRIAK

Azken bi asteeetan gauza asko pasa dira eta denak ezin kontatu, baina gaur bereziki irakurri ditudan bi berri kometatu nahiko nituzke; beittu beittu:


- Retiran 8 meses el carné y multan con 720 euros al conductor interceptado a 227 km/h en la A-52 en A Gudiña (Orense) - El fiscal pide entre 20 meses y 2 años de cárcel para 4 acusados de realizar pintadas contra el TAV en Zizur (Navarra).


Erreflexio momentua orain..... posible al da, bi pintada xixtrin itteagatik 2 urte eta 20 hilabeteeko kartzela zigorra izatea? Beste notiziak komentatzen duena ordea, 8 hilabateko zigorra karnetik gabe, nun eta besteen bizia arriskuan jartzen ari den!!! Ez dakit noraino iritsiko garen, eta benetan diot... Bizi dugun momentua ez da onena, edota agian bai... espabilatzeko garaia da! Baina buelta eman behar zaio honi... ez dakit zer nolako punturaino itxaron behar dugun benetan gure aldarrikapenak efektua izan dezan. Baina argi dagoena mugitu eta erreakzionatu beharra dagoela!! Herritarrok bezela ezin dugu ixilik geratu!!

miércoles, 16 de marzo de 2011

Baratza martxan!!!!


Bai, berriz ere beste proiektutxo bat esku artean! Baina egia esan hasterako esan dezaket, iraunkorra ez dela izango proiektua!!! orduan zergaitik hastea erabaki deten galdetuko diozue zuen buruari.... ba konpromezua... horixen erantzuna. Beno kontua horrelaxen hasi zen...

Hemen nahiko toki politta ikusi nuen batza jartzeko , eta bertako lorezainari galdetu nion ea baratzatxo bat jartzea posible zen... hori duela 4 bat hilabete izan zen... ba geroztik, fundamentu gutxi egin arren, makinaria ekartzea lortu genuen lurrari buelta emateko eta aste honetan lehen landaketan egingo ditugu, baina horretarako euria egitez utzi behar du!!! biharko nahiko eguraldi txukuna eman dute, beraz etzi arratsaldean lasai lasai aprobetxauko det letxuk, tipulak, azelgak eta amak emandako bi aloe bera landare landatzeko.... Atxurra ere erosi det... berez bertako elkartearen bitartez diru pixkat lortu nahi genuen batza martxan jartzeko, baina ez... ez dago dirurik horretarako... baina kontuz, zeren eta kanal plus eko hilabeteroko kuota ordaintzeko badute, noski denoi ikearri interesatzen zaigunez futbol partiduak ikustea!!!!! eta denon artean erabaki dugunez nola eta zertan gastatu elkarteko dirua!!!!

Iraunkortasunaren kontua... ba horixen, ni hemen maiatza hasiera bitarte izango naiz... eta ondoren... ba ez dakit nork jarraituko duen... baten batek esan du, bai lasai iraielan bueltazean jango ditugu tomateak!!! baita zea de!! eontzaiz zain, batzan lana zeon hi!!!!!!! hoixen saitu naiz esaten baina frantsez.....

martes, 8 de marzo de 2011

Martxoak 8

Ez nuke nahi post hau idatzi, baina gaur egun oraindik beharrezkoa da berdintasunaren inguruko sentsibilizazioan lan egitea. Bakoitzak ahal duen moduan eta neurrian gizonezko eta emakumezkoen berdintasunaren aldeko aldarrikapena egin!!



Tu voz Cuenta from Tu Voz Cuenta on Vimeo.

lunes, 7 de marzo de 2011

Merkatuak

Gustoko ditut merkatuak, barazki eta fruitu gozoen merkatuak, kolorez jantzitakoak, espeziez beterikoak. Bertan sortzen diren usai, kolore eta pertsonen joan-etorriak, hiria edota herria zoragarria egiten dute!!!

Edonora joaten naizenean merkatuak edozein museo baina interesagarriagoak irudizen zaizkit. Hauek, bertako ingurunearen eta bizitzeko moduaren adierazle nagusi dira. Merkatu batzuetan gizonezkoak bakarrik izango dira keleetan barrena, besteetan ordea emakumezkoak izango dira produktuak saltzen erosleari konfidantza osoa eskainiz. Merkatu batzuetan prezioaren inguruko eztabaida ere izaten da, batak besteari engainatu nahiean edo... eta horrelakoetan sortzen da duda, zein litzateke prezio duina??