lunes, 27 de febrero de 2012

Artifizializazioa!


Gure kalteetarako baina horixen da gure inguruan pasatzen ari dena. Egunero-egunero 1,23 hektarea lur itotzen dira porlan azpian Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan (Iñaki Petxarroman: lurra, zorua bailitzan. Futboi zelai bat baino gehiago egunero.. niri eskandalosoa iruditzen zait bene benetan, hau al da gure garapen "iraunkorra"??? Autopista, poligono, trenbide, eta dena delako azpiegiturak itto egingo gaituzte eta ezin zaie buelta eman hauei! egunen batean penatan azngo gara nola utzi ote genien agintariei horrelako astakeriak egiten!!! Zer nolako etorkizuna izango dute hurrengo belaunaldiek hormigoiez jositako lurrande koxkor honetan???

miércoles, 22 de febrero de 2012

Moneta II

Hementxen ikusgai "Moneta", komplementario, alternativo, solidario edo beste hainbat eratara deitu ahal genezakeenaren inguruko bideoa. Krisi orokorrari, tokiko erantzun bezela aurkeztu daiteke egitasmo hau, iparraldeko lan- talde batek jarriko du martxan urte amaiera baino lehen.

Hmentxen beraien web orria ere: http://www.euskalmoneta.org/

lunes, 13 de febrero de 2012

2012 ko landaketak

Hementxen aurtengo lehen landaketak! Bai, parre ingozue batzuk.. hau batza al da?? ba bai! Oraingoz lurrik ez dudanez alternatiba moduan gure balkoitxoan, 8 letxu eta aromatikoen pupurri bat jartzea erabaki deu! Hierba luisa, erromeroa, menta eta labanda! perejila ere ezin ahaztu! hau xuxenean sukaldean erabiltzeko oso praktikoa dena gainera!