sábado, 23 de julio de 2011

KUKUTZA gaztetxea

Aupa gaztek!!! Aurrera ta Eutsi goiari!!!

jueves, 21 de julio de 2011

Erresistentzia

HAuxen da bartzelonan 15M ko mugimenduan pasa zena...

viernes, 15 de julio de 2011

Transhumantzia

Pasa den asteburuan beste esperientzi berri bat izan nun ba!!! Transhumantzia egiteko aukera eskeini zidaten!! bai! Lankide batek dituen artzai gazte bikote bati eskertu beharren nago horrelako momentu politak igaro izanagatik beraiekin. Artzai gazteak aitaren ogibidea jarraitzea erabaki eta bere bizimodua horretatik bizitzea eta horretarako bizitzeko apostua egin du. Aldi berean bere lagunak ere paper garrantzitsu bat jokatzen du!! Bikote bikaina, paregabea!! Pau tik gertu dagoen etxalde batean pasatzen dute negua ardiek, eta datorren hilabeteetan Valle d´Osseauko Portalet inguruko mendietako larretan izaten dira hiru hilabete inguru. Parez pare Midi d´Osseau ko tontorrak dituztelarik.

Beraz bailara behetik mendira joateko bidean laguntzaileak behar izaten dituzte, eta ikaragarrizko logistika ere mugitu behar izaten dute. HOrrela iritsi ginen Gabas eko herrira ardien zintzarrien ritmoez lagundurik, bertan afaldu, ardiei deskantsuan utzi gora goizeko bostetan!!! Gora beraiek, gu oraindik zutik ginen eta patxaranaren laguntzarekin batera!! Bertan Bearn eko hizkuntza (Béarnaise) ezagutzeko eta entzuteko aukera ere izan det! Eta eguzkia ateratzerako martxan jarri ginen berriz ere, beraz konturatzeako, patxaranen ajea ez genun sentitu ere in!!!

martes, 5 de julio de 2011

Komun lehorra

Pasa den asteburun EHZ eko festibala barru barrutik ezagutzeko aukera izan nun. Guztira 600 laguntzaile izan ginen , bai tabernako txandak egiten,parkinean, zirkulazioan, seguritatean eta komun lehorren mantenu lanetan!!!!

Azkeneko hau erabateko esperientzia izan zela zihurtatu dezaket! bai bai! Lo gutxi eginda, buruko min pixkatekin eta eguzki epeletan hasi genuen lan txanda, goizeko 10 etan zehazki. Joan ginenean ikusi genuen perkala, gau osoz ibili ziren komunak txukundu behar ziren, hau da baldeak ustu, zerrahutsez bete, eta komuneko paperak jarriz..... Egia esan eta esperientzi bezela baldeak ustutzeko lana izan zen gogorrena, usaia, boooo, ez zen horrenbestekoa, baina likido solido nahasketa harek egiten zuen soinuak usterakoan..... hori zen nere gorputzak ez zuena atsegin eta gorakadak hasten zitzaizkidan bapatean........ au dena bizi izan ondoren ere, nik komun lehorren apustu handia egingo nuke, benetan ikustekoa hiru egunetako eta horrelako jendetzak ibili ondoren komun horiek erabiltzea benetako lujoa zela zihurtatu dezaket bestelako komun kimikoen aldean!!!