miércoles, 23 de mayo de 2012

EHZ badator!!!!

Gaurkoan berri on bat daukat guztiontzat!!!  bai!  EHZ erako kartela eta laguntzaile bezala joateko inskripzioa irekita dago! Euskal Herria Zuzenean festibala esan daiteke berezia dela, eta zergatik berezia?? Musika aldetik ikearrizko pupurria dagoelako, artista ezberdinen topaketa polita izaten delako, kaleko antzerki eta ikuskizunez alaitua egoten delako, bertako produktuak izaten direlako protagonistak, eta hau dena iparraldeko herri ttiki batean...  HELETAN! 3 eguneko festibal honetarako gutxienez 700 pertsona laguntzaile behar izaten dituzte. Laguntzaile bezala joan eta trukean sarrera doainik izaten da, parada polita izaten da iparraldeko jende alai eta biziarekin topatzeko eta noski  festa egiteko!  oso esperientzia politta!!!  animatzen denak abixa dezala!!!!!



miércoles, 16 de mayo de 2012

Laister izango degu gure herrietan hondakinen kudeaketarako  atez atezko sistema martxan!!  Herritarrek gure hondakinen ardura artu beharko degu, eta hasi bezain pronto konturako gara zer nolako kontsumo ereduetan bizi garen, zenbat edalontzi, plastiko, kontsumitzen degun. Eredu hau pixkanaka ere aldatu daitekeela penstatzen det, bainan horretarako begiak zabalik izan behar ditugu erosketak egiterakoan, ez utzi marka handi eta boteretsuak erabiltzen dituzten marketing kanpainengatik engainatzen!!! Honetarako denok ikasi beharren gare, dagoeneko web orri asko daude diseiñu politekin nola egin hondakinen banaketa arduratsu bat!!!! 

 Eta beste ohartxo bat!!! Artu dezagun ardura kontsumitzen ditugun produktuekin, gure osasunarekin jolasten ari dira!

http://www.masbytes.es/usuarios/landazuria/Guia%20transgenicos%20Greenpeace%202005.pdf /

Utopia posible da

Askotan entzun izan degu Lakabeko berri. Hementxen beraien eskutik kontatuta zergaitik eta nola egin duten Lakabeko herria. Utopia posible denaren erakustale!

lunes, 7 de mayo de 2012

Sasoiean sasoikoa

Egunerokotasunean sartuta gaude denok, tokietara ezin iritsik ibiltzen gara hona eta hara. Naturak, lurrak ordea,  sasoiean sasoiko produktuak ematen dizkigu, bere erritmoa egokitzen du tenperatura eta uraren arabera... Gaurkoan baratzetako barazkien  landaketak, bilketak etb. noiz egiten diren azaltzen dituen karteltxo hau uzten dizuet.