jueves, 22 de julio de 2010

TXIN PUN!


Egualdi kaxkarra in du aste hontan batzan lanean aitzeko. Behinik behin zmz daon ikustera joan nintzen atzo usantxorekin. Eta egia esan aurreko gaueko euri jasak ze txikizio ingo zun kezkaturik neon. Baina ez da horrela izan. Barrabas belarra ta txikori belarra alde guztitan baina nahiko ondo zeon gainontzekoa.

Datorren astean despedida in beharko diot batzai ta inguruko asesoreei, oraingoan ez ditut ikusiko nola ateatzen dien tomate gorri gorri zaporetsuak, edota zanahori earrak, ezta piperrak e, baina beno, ia arduradunak bilatu ditut egindako lanen fruituak jasotzeko, beraz aprobetxa dezatela!!!

viernes, 16 de julio de 2010

BATZAKO KRANPOIAK

Joe!! hau da ia el sumun!!!! batzan ibiltzeko eta aldi beren baltororako entrenatzeko balio duten kranpoiak!!! la letxe!!!!

Para airear el cesped!!! ja ja ja ja!! Oraintxen bertan me estoy imaginando un milloneti con los cranpones pa el cesped jantzita eta bere jardintxoan bueltaka para airear su cesped!!!! bai bai!!
hau mundua!!!! eozer gauza ikusteko jaioak gare!!!! beno, eta izena nola ez, ikearri originala, Aerator Shoes, aerogeneradoe edo punta puntako teknologiataz hitzeiten ai geala emateu, nahi izanez geo nik ingo nizkizueke aireatzeko zapatak!! abixatu lasai!!

jueves, 15 de julio de 2010

ANTONIOREN BARATZA

Atzo batzan lanean ai nitzela Antonio etorri zitzaiten, nere batzako gora beherak kontau nizkion eta gomendio batzuk eman ere bai, la voz de la experiencia! Berea ikustera gonbidatu zidan. Ez dakit inbidia emateko edo zertarako... eta arrazoi guztiarekin. Dena txukun txukun zekan, kalabazinak earrak, letxuk, porruk, bainak, tipulak exkax xamarak baina beno, ezin zaio horregatik meriturik kendu!!



Beste arazotxo bat ere azaldu zait batzan, ikaragarri polittak daren azenaioak gaixotasuna dute,Sclerotinia sclerotiorum izeneko onddoa. Mizelio txuri bat agertzen zaie eta tuberkulua urtsua bihurtzen da. Eta soluzioa, ba zaila... beraz ikusiko degu ze ateratzen den hemendik ere! azkenaldian ez dago notizi on askorik berrobiko batzan, mimo gehiago behar ditu....

lunes, 12 de julio de 2010

AI AI AI!!!


Tomateak dira momentu honetan larrien daudenak!! horregatik ai ai ai!!!!
Bizilagunanak handi handiak dare landareak eta gureak ttikiak eta erdoilak jota!! Klaro, bizilagunarenak urdin urdinak dare, sulfatoz beteta!!


Ez dakit posible izango den egoera kaxkarrari buelta ematea, kaldo bordeles a erosi det eta bihar botako diet, baina klaro ez da momentu onena, erdoila jotzerako egokiagoa da... horrelakoxe gora beherak ba berrobiko baratzan! gainontzean, kalabazinak ikaragarriak eta fruitu eder ederrak ematen!!! eta azkena landatutako letxuk... sobreviviendo, egin dituen bero hauekin eta egunero ureztatu gabe.... ba... hoixen... dedikazio handia behar duela batza eukitzek!

martes, 6 de julio de 2010

JARDIN BOTANIKOA

Aspalditik nahi nuen batza ondoan dagoen jardinataz hitz egin. Hauek Ikerrek mimo handiarekin zaintzen ditu. Oparitutako landareak dira batzuk, besteak berak gustoko dituenak eta landatutakoak, hauen artean daude,Carpinus betulus, Acer Palmatum disectium, Mahonia, Juniperus...



domingo, 4 de julio de 2010

LANDAKETA BERRIAK

Aste buru honetan ere fundamentu pixkat egin beharra zegoen, aste guztian ezin izan det azaldu, eta mimo batzuen beharrean zegoen batza. Porruk landatu ditugu, ziento bat porru, ea nola moldatzen diren batzako martxara, piparrak ere berriz ere landatu ditut, aurreko landaketa fundamentu handirik gabe egin nituen eta pipar landare bat izan ezik gainontzeko guztiak ximeldu ziren... hori pasatzen da arratsaldeko 5 etan eguzki bero berotan landaketak egiteagatik... dagoeneko ondo ikasi dudala uste det!! eta beste errekonpetsa batzuk ere hasi dira!! kalabazinak, hemendik aurrera a tope izango ditugu!! badoaz pixkanaka gauzak aurrera!!

Orain tomateen gora behera konpondu beharrean naiz, erdoila dute, bai... ez diet oraindik ezer bota, baina egia esan ondoko baserritarrak botatzen dien sulfato kantitate guztiarekin ia gure tomateak ere urdinak daude... !!