jueves, 15 de julio de 2010

ANTONIOREN BARATZA

Atzo batzan lanean ai nitzela Antonio etorri zitzaiten, nere batzako gora beherak kontau nizkion eta gomendio batzuk eman ere bai, la voz de la experiencia! Berea ikustera gonbidatu zidan. Ez dakit inbidia emateko edo zertarako... eta arrazoi guztiarekin. Dena txukun txukun zekan, kalabazinak earrak, letxuk, porruk, bainak, tipulak exkax xamarak baina beno, ezin zaio horregatik meriturik kendu!!



Beste arazotxo bat ere azaldu zait batzan, ikaragarri polittak daren azenaioak gaixotasuna dute,Sclerotinia sclerotiorum izeneko onddoa. Mizelio txuri bat agertzen zaie eta tuberkulua urtsua bihurtzen da. Eta soluzioa, ba zaila... beraz ikusiko degu ze ateratzen den hemendik ere! azkenaldian ez dago notizi on askorik berrobiko batzan, mimo gehiago behar ditu....

No hay comentarios:

Publicar un comentario