jueves, 22 de julio de 2010

TXIN PUN!


Egualdi kaxkarra in du aste hontan batzan lanean aitzeko. Behinik behin zmz daon ikustera joan nintzen atzo usantxorekin. Eta egia esan aurreko gaueko euri jasak ze txikizio ingo zun kezkaturik neon. Baina ez da horrela izan. Barrabas belarra ta txikori belarra alde guztitan baina nahiko ondo zeon gainontzekoa.

Datorren astean despedida in beharko diot batzai ta inguruko asesoreei, oraingoan ez ditut ikusiko nola ateatzen dien tomate gorri gorri zaporetsuak, edota zanahori earrak, ezta piperrak e, baina beno, ia arduradunak bilatu ditut egindako lanen fruituak jasotzeko, beraz aprobetxa dezatela!!!

1 comentario:

  1. Kaixo Arrate, atzo deskubritu nun blog hau eta pena eman zidan lehen ez deskubritu izanak. Eztakit mezu hau postara iritsiko zaizun, agian ez, bloga ekainetik ez baita muitu.

    Pena zergatik? ba pare-pareko blog bat daukagulako, garai berdinean hasia, lehenengo sarrerak titulu ia-bera du, beste batzuk ere oso antzekoak... udaberrian sarean topo egin izan bagenu esperientziak elkar-trukatzeko aukera polita!!

    Gu ere hasiberriak gara, baina hor jarraitzen dugu eta ari gara lorpenak egiten. A, eta ez gara hain-hain ekologistak, baina bidean goaz, jejejejej...Hemen duzu bloga:

    http://baratzekoak.blogspot.com

    Muxuak Zarauztik eta ea berriro eusten diozuen baratza eta blogari. Aio!

    ResponderEliminar