jueves, 27 de diciembre de 2012

IV. BASHERRI Topaketak!!!

2013 urteari hasiera ona emateko urtarrilak 26an ospatuko diren Basherri topaketetarako gonbidapena luzatzen dizuet! Bestelako kontsumo mota bat posible den adierazgarria da, gipuzkoa mailako kontsumo taldeak bilduko gara bertan, herritarrak, baserritarrak... hainbat eta hainbat aitzaki datorkizkit burura ekimen honetan parte hartzeko!! bertako ekoizleek bizi duin bat izan dezaten, bertako produktuak kontsumitu ahal izateko, garaiean garaiko produktuak gure sukalde goxoetan sukaldatu ahal izateko....   http://basherri.wordpress.com/

lunes, 3 de septiembre de 2012


Euskal Moneta laister izango da Euskal Herriko hainbat herritarren poltsikuetan. Iparraldean sortu en lan talde bat ari da proiektuaren munaketa eta hau dinamizatzen honako bideo honetan oso ondo azaltzen dute nola funtzionatuko duen Eusko izeneko monetak!  

http://www.kanaldude.tv/Eusko-Euskal-moneta-bidean-EUS-FR-st_v1483.html

lunes, 23 de julio de 2012

Laborantzaren istorioa

Arrapitz elkartearen eskutik daukagu dokumental hau. Iparraldeko hainbat laborarik azaltzen digute bertan izandako gertakizun garrantzitsuak, gaur egun oraindik bide asko dago egiteko nekazal politiketan, baina ezinbestekoa izan da ere gaur egun bitarte egindako borrokak.  Hementxen duzue lotura:

http://www.kanaldude.tv/ARRAPITZ-laborantza-munduko-sarearen-istorioa_v1138.html

jueves, 7 de junio de 2012

miércoles, 23 de mayo de 2012

EHZ badator!!!!

Gaurkoan berri on bat daukat guztiontzat!!!  bai!  EHZ erako kartela eta laguntzaile bezala joateko inskripzioa irekita dago! Euskal Herria Zuzenean festibala esan daiteke berezia dela, eta zergatik berezia?? Musika aldetik ikearrizko pupurria dagoelako, artista ezberdinen topaketa polita izaten delako, kaleko antzerki eta ikuskizunez alaitua egoten delako, bertako produktuak izaten direlako protagonistak, eta hau dena iparraldeko herri ttiki batean...  HELETAN! 3 eguneko festibal honetarako gutxienez 700 pertsona laguntzaile behar izaten dituzte. Laguntzaile bezala joan eta trukean sarrera doainik izaten da, parada polita izaten da iparraldeko jende alai eta biziarekin topatzeko eta noski  festa egiteko!  oso esperientzia politta!!!  animatzen denak abixa dezala!!!!!



miércoles, 16 de mayo de 2012

Laister izango degu gure herrietan hondakinen kudeaketarako  atez atezko sistema martxan!!  Herritarrek gure hondakinen ardura artu beharko degu, eta hasi bezain pronto konturako gara zer nolako kontsumo ereduetan bizi garen, zenbat edalontzi, plastiko, kontsumitzen degun. Eredu hau pixkanaka ere aldatu daitekeela penstatzen det, bainan horretarako begiak zabalik izan behar ditugu erosketak egiterakoan, ez utzi marka handi eta boteretsuak erabiltzen dituzten marketing kanpainengatik engainatzen!!! Honetarako denok ikasi beharren gare, dagoeneko web orri asko daude diseiñu politekin nola egin hondakinen banaketa arduratsu bat!!!! 

 Eta beste ohartxo bat!!! Artu dezagun ardura kontsumitzen ditugun produktuekin, gure osasunarekin jolasten ari dira!

http://www.masbytes.es/usuarios/landazuria/Guia%20transgenicos%20Greenpeace%202005.pdf /

Utopia posible da

Askotan entzun izan degu Lakabeko berri. Hementxen beraien eskutik kontatuta zergaitik eta nola egin duten Lakabeko herria. Utopia posible denaren erakustale!

lunes, 7 de mayo de 2012

Sasoiean sasoikoa

Egunerokotasunean sartuta gaude denok, tokietara ezin iritsik ibiltzen gara hona eta hara. Naturak, lurrak ordea,  sasoiean sasoiko produktuak ematen dizkigu, bere erritmoa egokitzen du tenperatura eta uraren arabera... Gaurkoan baratzetako barazkien  landaketak, bilketak etb. noiz egiten diren azaltzen dituen karteltxo hau uzten dizuet.



viernes, 30 de marzo de 2012

tolosako babarrunak international!

Hementxen Frantziako bi nexken artean egindako bideotxo polita, oraingoan Tolosako Babarrunak internazionalak izango die!!! viva züek!

jueves, 22 de marzo de 2012

Gure lurra gure etorkizuna

Mezi duen dokumentala, atzo donostiako DOKA kafe antzokian pertsona mordoxka bildu ginen EHNEk eta Bizilur en artean egindako lana ikustera.


lunes, 19 de marzo de 2012

jueves, 15 de marzo de 2012

Lets do it!

Askotan mendiak, errekak,ibaiak, larre edo pentzeak zikinduta ikusten ditugu... plastikoz josirik, elektrodomenstiku zaharrak botata, neumatikoak.... zein izan da hau egin duena?? ez dakit baina kontzientzi gutxiko baten bat!

Honako bideoak estonian egin zen iniziatiba bat erakusten du!!




Mundu mailan sortutako mugimenduko lotura honakoa da!
http://www.letsdoitworld.org/

lunes, 27 de febrero de 2012

Artifizializazioa!


Gure kalteetarako baina horixen da gure inguruan pasatzen ari dena. Egunero-egunero 1,23 hektarea lur itotzen dira porlan azpian Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan (Iñaki Petxarroman: lurra, zorua bailitzan. Futboi zelai bat baino gehiago egunero.. niri eskandalosoa iruditzen zait bene benetan, hau al da gure garapen "iraunkorra"??? Autopista, poligono, trenbide, eta dena delako azpiegiturak itto egingo gaituzte eta ezin zaie buelta eman hauei! egunen batean penatan azngo gara nola utzi ote genien agintariei horrelako astakeriak egiten!!! Zer nolako etorkizuna izango dute hurrengo belaunaldiek hormigoiez jositako lurrande koxkor honetan???

miércoles, 22 de febrero de 2012

Moneta II

Hementxen ikusgai "Moneta", komplementario, alternativo, solidario edo beste hainbat eratara deitu ahal genezakeenaren inguruko bideoa. Krisi orokorrari, tokiko erantzun bezela aurkeztu daiteke egitasmo hau, iparraldeko lan- talde batek jarriko du martxan urte amaiera baino lehen.

Hmentxen beraien web orria ere: http://www.euskalmoneta.org/

lunes, 13 de febrero de 2012

2012 ko landaketak

Hementxen aurtengo lehen landaketak! Bai, parre ingozue batzuk.. hau batza al da?? ba bai! Oraingoz lurrik ez dudanez alternatiba moduan gure balkoitxoan, 8 letxu eta aromatikoen pupurri bat jartzea erabaki deu! Hierba luisa, erromeroa, menta eta labanda! perejila ere ezin ahaztu! hau xuxenean sukaldean erabiltzeko oso praktikoa dena gainera!

lunes, 23 de enero de 2012

Erakusketa

Tolosan egon den erakusketa eder onen berri eman nahi det, Targazki izeneko elkarteak egindakoa da.Audiobisualean tolosako Zerkausiko azokan larunbatero larunbatero izaten diren baserritarrak dira protagonistak ! Goza ezazue!

Hemen beraien blogaren lotura.

http://targazki.com/

pelicula entera expo02 from Producciones audiovisuales 2046 on Vimeo.

jueves, 19 de enero de 2012

ESkandalu honi STOP!!!!! Ce scandale doit cesser !

Euskal laborariak beharturik bilatu dira milaka esne litro jaurtitzeko: eskandalu honi stop!

Hainbat protesta egin dituzte laborariak azken egunetan, baina oraindik ez die irtenbide garbirik eman, beste behin, industrialek laborarien boterea murriztu nahi dutela prezioen negoziaketanª!!!



Les paysans basques obligés de jeter plus d’un millions de litres de lait AOP : ce scandale doit cesser !

viernes, 13 de enero de 2012

ETXALDE: BASERRITARREN MUGIMENDUA

Oraindik sozializatzeko dagoen nekazaritza iraunkorra sustengatzen duen mugimendua da ETXALDE. Baserritarrek sortu duten ekimen hau, EH ko elikadura burujabetzaren aldeko borroka bezela definitu dezakegu. Mugimendu honetan parte hartu nahi duten guztiei irekia dago!

hementxen lotura, http://www.etxalde-eh.org

La Via Campesina en mouvement... Pour la Souveraineté Alimentaire! from La Via Campesina on Vimeo.