lunes, 21 de abril de 2014

WWOOF er experientzia!

Bi aste pasa ditut Frantziako pirioneotako baserri baten http://www.fermedescascades.fr/. hementxen baserriko web-a. Batez ere ahuntz eta ardi gazta ekoizpenetik bizi diren bi familiak osatzen dute bertako komunitatea. Halere ekoizpena dibertsifikatuta dute, hiltegitxo bat ere badute baserrian bertan bai arkume edota antxume haragia saltzen dizkiete zuzenean kontsumitzaileei. Besteak beste lore eta landare jangarrien inguruko ikastarotxo eta bixita gidatuak egiten dituzte. 
 
Apirileko hilabetean hainbat lan egin behar izaten dituzte bertan eta horien artean garrantzitsuenetarikoa mendira joaten direnerako gauzak prestatuta edukitzea da. Maiatzaren erdi aldera igoko dira mendira ganaduarekin eta han igaroko dituzte sei hilabete, pirineotako mendi zoragarriez inguratuta!
 
Nire egonaldia bikaina izan da bertan! Besoak zabalik hartu naute lehen egunetik, baserriko lanetan berehala hasi nintzen!  Ikuluko lanak, ahuntzak jezten ikasi, ahuntz eta ardiak belardietara atera, baserrirako egurra bildu, harri koxkorrak apurtu, gazta egiten ikasi, merkatuan saldu....  eta nola ez beraien bizimodu xinple eta lasaietaz gozatzen ikasi! Nere eskerrik beroenak eman nahi dizkiet! 30 urte luze daramatzate proiektuan sinisten eta honengatik borrokan, gainera bailarako ekoizle bakarrak dira. Proiektuak aurrera jarraituko du ilusioa ez baita falta gainera bikote gazte bat bertako ekoizleekin elkartu da aurrera begira dituzten erronkei aurre egiteko! Animo guztiei!
 
Esperinetzi hau denei gomendatzen dizuet, elikadurak duen garrantzia, gure inguruko baserritarrak mantentze eta bizi-kalitate duin baten alde egiteko kontzientzia irabazten laguntzen baitu! hemen duzue wwoof er orrialdearen lotura! bizitzan behi egin beharrekoa! http://www.wwoof.net/
 
Etxera ekarri ditudan gaztak ingurukoek gozatuko dituzte! Merci à toutes et à tous!
 
 
 

miércoles, 18 de diciembre de 2013

A ze Porru festa!!

Lotsik ez det, irailez geroztik baratzara gerturatu ez nintzela....  eta pasa den astean tartetxo bat aprobetauz hantxen joan nintzen. Baratza, egoera kaxkarrean topatuko nuelakoan nengoen, pentsa, hiru hilabeteetan zehar kasu zipitzik egin gabe, batere mimorik eman gabe! Ba.... sorpressaaaa!!!  A ze porru festa baratzan! Azkeneko landaketak horiek izan ziren eta ez nuen pentsatzen horrela topatuko nituenik! 

Ederrak, hantxen xutik xutik, a ze usain gozoa botatzen zutena! atera lurretik goxo-goxo, etxera ekarri eta hauek garbitzen ordu terdi pasa ondoren, inguruko lagunei banatu nizkien! a ze poza!

Ikaragarria da gure ama lurrak, benetan zer ematen digun eta ze gutxi apreziatzen dugun! Lurra zaintzen baloratzen eta mimatzen hasteko beranduegi ez ote den penstatzen det batzutan, baina hobe orain hasi inoiz ez baino! 

viernes, 6 de septiembre de 2013

jueves, 29 de agosto de 2013

Baratze bat nahi dizüt egin....

Pier Paul Bertzaiz ek dioen moduan bere abestian...  !!  Hasi gara baratzatxoko uraza, piper, kalabazinak jaten!! Ummmm !!!

Asko ikasten ari naiz oraingoan ere baratzatxoarekin, egia esan eta nahiko autonomoa da eta halere fruitu ederrak ematen ari da! Azkeneko altxor ttikia topatu dudana bertan, honako hau !!  berenjena txuria! 


viernes, 12 de julio de 2013

STOPPPPP!!!

Lotsaren hurrengoa sentitzen dut oraindik horrelako gauzak ikustea!!  Eta gainera, gaur egun gizartean berdinatasunean bizi garela esaten entzun behar dugu....., edota gure errua dela titiak ikutzen badizkigute!!!

NAHIKOA DAAAAA! gure gorputzaren jabe gera eta KITTTOOOO!!!  Ez dezagun horrelakorik onartu!

Irakurtzeko moduko artikulua hemen duzue,

http://www.pikaramagazine.com/2013/07/tetas-y-toros/ 

lunes, 1 de julio de 2013

EHZ tan bertako produktua!

Ekimen aparta da EHZ festibala!  laguntzaile andanari esker aurtengoan ere edizio bikaina eskeini digutena denak auzolanean! Goraipatzekoa eginten duten lan guztia! Biba Züek!

Eta itzela bertako ostatuetan eskaintzen zuten janen kalitatea eta jatorria! Tokiko laborari eta ekoizleen produktu goxoak dastatzeko aukera, hasi garagardo freskoetatik, jateko entsalada goxo eta nola ez gazna, xingar eta bestelakoak!