jueves, 29 de abril de 2010

TXIKORIA BELARRA

Gure zelaietan horren ugaria den landareari buruz idatziko det gaur, Kardabera (lat:Taraxacum officinale) ere deitzen zaio. Deskribapen handirik ez du behar, denok ezagutzen baitugu, baina ezaugarri berezietako bat, zurtoina moztean ateratzen den esne zuria da, baita fruituak heltzean zuri zuri bihurtzen dira eta haize pixkatekin erortzen direnak.
Txikoria belarrak gauza askotarako balio du, hemen gauzatxo batzuk aipatuko ditugu;

Odola garbitzeko, baita kolesterol arazoak hobetzeko, erabiltzen da infusioan, litro bat uretan 20-30 gramo hosto egosi eta egunean 3 basokadatxo eran behar izaten dira, goizekoa baraurik eta beste biak otorduen aurretik.

Giltzurrunetan harriak ditugunean , desegiten laguntzeko edo likido erretentzioa denean ere erabiltzen da; honetarako ere infusioa egingo da, egunean 20- 30 gr txikori-belar zainena edo hostoena.

Larrurazaleko arazoentzako ere lagungarria da, ekzema, herpesa, aknea, psoriasia...

Loreak eta hostoak entsaladan ere jangarriak dira oso mikatza izan arren.
Lehortzeko, udaberrian eta udazkenean jasoko degu .

domingo, 25 de abril de 2010

RADIO PATIO

Esanda bezala, tomate landare ekoligikoak erosi ditugu, barietate ezberdinak (Ruso, Corazón de Buey eta Pimiento de Cebra). Halere aste honetako lana hauen tutoreak jartzearena izan beharko du, normalean alderantziz egiten da, baina dena batera ezin egin!

Batza jutea inguruko bizilagunekin eta "konpetentziarekin" topatzea, dena bat da!! Batzan inguruko gaiak eta ez diren guztiak ere esanez, elkarri ere xirikatuz... Egoera xelebreak ere topatu ditugu!! begira begira!! Antonio hortxen jota fuego lanean bañadore eta katiuskakin! Club de fans eta dena ingo deula ere agindu diogu Izarne eta biok!

sábado, 24 de abril de 2010

TXORIEN KANTAK

Gaur goizean goizetik eguraldi ona zela eta aprobetxau in nahi nun eguna. Azkeneko asteetan ez det aukerarik izan ez mendira joateko ezta baratza bixitatzeko ere eta gaur goizean denak egin ditut! Goizeko ihintza lagun horrelako pasaiak aukera izan det!!
Batzan eboluzioa badijoa, aste buru honetan landaketa batzuk ere egingo ditut,baina oraingoz nobedadeen artean, marrubiak dira!! lehen frutaxoak hasi dira ematen!! Ez det uste mazedonia bat itteko aina izango deunik, baina bai hauen zapore goxoa dastatzeko behintzat !!!

miércoles, 21 de abril de 2010

Batza; Le Jardin Potage

Gaur hitz berri bat ikasi det frantseseko klasean, agian aspaldi ikasitakoa izan beharko luke baina beno...

Aste guztian zehar euria noiz egingo zeruai beida damakit , eta badirudi gaur iluntzetik aurrera zerbait egingo omen du... oraingoz 4 ttantta besteik ez dittu in, ikusiko deu gauean zerbait egiten dun. Eta zergaitik horrenbesteko ardura euria egin dezan?? Gaur asteazkena, oraindik ez det denboraik izan batzai aste honetan bixitatxo bat itteko, beraz ezin izan ditut landareak ureztatu !!! Ea bihar hartzen deten tartetxoren bat eta sorpresa txarrik ez daon!!

Aste honetan baratzean landatzeko hainbat landare erostekotan gara, eta hau zehazki Iturrango jardin botanikoan urtero antolatzen duten landare berezien azokan izango da! Sendabelar moduan, edota baratzeko izurriteak kontrolatzeko balio dezaketenak erosiko ditugu, baita tomate landare ekologikoa. Azkar xamar ere bada tomatea landatzeko baina proba egiteko barietate ezberdinak ea posible ditugun lortzea!!


lunes, 19 de abril de 2010

PIXKANAKA

Baratza, badoa pixkanaka, pixkanaka. Aste burun ere joan nintzen ikustera zmz ari diren hazten letxuk, marrubik...

Landatu eta bi hiru egunetan ikaragarrizko letxu ederrak egotea nahiko genuke... baina hau prozesu mantxoa da... bakoitzak bere denbora behar du... mimoak eman behar zaizkio, eta neurri haundi batean hori ere ikasten da baratzean, pazientzia izaten alegia. Askotan gauzak momentu horretan, guk nahi ditugunean ez baditugu lortzen frustrazio eta amorrua sentitzen degu, eta hau terapia ona izan litekeelakoan nago. Filosofadak alde batera utzi eta gaien zentratuko naiz!!
Dagoeneko planifikazioa eginda dago baratzekoa, proposamenak ere Ikerrek egin dizkit eta kontutan izango ditut!!

Beste ideia bat ere aste buruan izan det, eta gune hau ere lagunen baratzen gune ere bilakatzea nahiko nuke, beraz joan baratzak txukuntzen, ;DD zeren eta laister zuen baratzean bixita egingo det!!

Lehendabizikoa , Larraulgoa alegia, pasa den aste buruan, Larraña baserrian patata ereiten ere lagundu nuen, hementxen aitta semeak lanean buru belarri!!!

martes, 13 de abril de 2010

BIZILAGUNAK

Gaur baratzan izan naiz letxuk eta tipulak eta gainontzekoak zmz zeuden ikusteko. Ur pixkatxo bat ere bota diet, pronostikoen arabera hurrengo egunetan ere euririk ez omen du egingo .
Lanean hasi orduko, lehen bizilaguna azaldu da , Juanita du izena, eta bera izango da uste det baratzako superbisora onena, ordu laurden batean asesore lanak ere egin dizkit eta, gero praktika nere kontu.. eta hau da zailena noski!

Herraminetak ere uzten dizkigun gizona Xarles, azaldu da ia lanak bukatzen ari nintzela, gero hantxen jarri da balkoitik egindakoa baloratzen... irrifarra egin dit agurtu dudanean beraz, horren geixki ez nuen egingo... edo bestela, berarentzat gorde du, gure letxuk baino obek izateko....

Letxutaz hitzegiten ari garela, ondoko baratzean hau ikusi det, botika urdin batez josita zuen inguru guztia... egia san ez dakit ze botika den, barraskilo eta barearen kontrakoa izango delakoan nago... hurrengoan galdetuko diot, baina hau oso EKO ez delakoan nago.

Eta lehen loretxoak eta frutatxoak hasi dira ateratzen baratzan!!! marrubiarenak dira... nik jota artu eta baratzean landatu nituen, baina agian Ikerrek dioen moduan beste paretatxoaren inguruan jartzea egokiagoa litzateke, beno, ikusiko degu nola moldatuko degun, baita perejila ere.

lunes, 12 de abril de 2010

BARATZEKO SENDABELARRAK


Blogean ere sendabelarren berri emango det, askotan guk landatutakoari bakarrik egiten diogu kaso, naturalki edo bere kaxa baratza inguruan hazten denari belar txarra deituz, eta txarra txarra... askotan ez da egia, hori guk jarritako izena da!!

Pasa den egunean, bostorriari (lat. potentilla reptans) buruz hitzegin zigun bertako emakume batek. Izenak dioen moduan, bost hostokaxko landarea da, baina zazpikoa ere aurki daiteke, loreak hori kolorekoak dira. Loraldia, apiriletik Iraila bitartekoa izaten du.


Eta garrantzitsuna, zertarako balio du?? odoluzki eta beherako kasuetan lagungarri bezela erabiltzen da.

ZER EGIN? infusioak, ukenduak, lurrinak, ...

INFUSIOA (Beherakoaren aurka): litro ur bakoitzeko 30 gramo hosto egosi 15 minutuz, pixkanaka eraten joan.

LURRINAK; litro bat uretan, 50 gramo bostorri egosi, 5 minutuz. Infusio honen lurrinak oso onak dira odoluzkia sendatzeko, eta hoztean, hau hoztean almorranak garbitzeko balio du!! ez da oso agradablea izango baina bueno...

Zimurren aurka ere erabil daitekeela irakurri det.

Noiz eta non bildu? Hostoak eta zainak erabiltzen dira, kasu honetan loreak ez dira erabiltzen!! Udazkenean eta Udaberrian biltzen da, baina lehortu daiteke eta urte guztirako gorde, baina gehiago ez.

Jan era jan daiteke, entsalada moduan.

Nik ez det probatu zorionez... baina bueno ondo dago jakitea!!



sábado, 10 de abril de 2010

LEHEN LANDAKETAK

Antza denez fundamentuz hasi gara!
Gaur lehen letxuk, marrubik, perejillak eta kalabazinak landatu ditugu baratzean...
Oraindik planifikazio txukun bat egiteko denbora ez det izan baina ea aste honetarako egiten dudan... Datorren astean ordea hotzak omen datoz... baina lunarioaren arabera aste hau zen landaketak egiteko egokiena....

Ea asmatu degun eta dena txukun txukun aurrera doan...

landatu ondoren ura ere bota diet suspertzeko, bi hiru egunetan diferentzia somatuko dugulakoan nago...!!!

MARTXAN DA!!!


Aurtengo negua gogorra izan da, baina dagoeneko eguzkia aterazen denean goxo goxo berotzen du, Udaberrria iritsi dela esan dezakegu! Baserritarrak esaten duten bezala oraindik ez harritu maiatzean elurra egingo balu, baina behinik behin, egun eguzkitsuak hasi dira!!! azkenean!!


Aurtengorako proiektu garrantzitsu bat jarri degu martxan Berrobin!! Eta mila esker Iker eta Arani, beraien lur zatia konpartitzeagatik eta horrenbesteko ilusioarekin hasi izana denok elkarrekin baratza lantzen!!


Atzo izan zen lehen eguna, eta ostiraleko nekeak alde batera utzita, arratsaldean aritu ginen baratza prestatzen, segarekin belar handienak Ikerrek moztu zituen, nere kolaborazioa ez zen ezer izan berak egindako lanaren aldean, baina ikasteko prest nago, eta horrelako aukera gutxi daude! Beraz eskuarea artu eta belar pilak egin eta ahal den neurrian lur zotala kentzen aritu ginen atxurrarekin ... hau gehiaxeago kosta zen...


Sarde modukoaerekin, lurra iraultzen ere hasi ginen, baina bizilagunak, eta hau bai benetako baserritarra, fundamentu gutxirekin ari ginela ikusi zuenean segituan ekarri zun rotabatorea eta ttur ttur ttur 10 minututan prest zegoen baratza!!!


Azkenik, lurra berdindu eskuarearekin eta LISTO!!!

Gaur letxu eta tipulin batzuk sartzekotan geratu zen Iker, nik, planifikazioa egitekotan eta ahal den neurrian landare ekologikoak lortzen...

Hemendik aurrerakoak dira ordea zailenak!! Atzo errezena egin genuela esan dezakagu!!

Orain hasten da lana!!! baina gogoz eta kementsu aurrera!!!! Gure sukaldeko barazki goxoak guk ekoiztutakoak izango dira, baratza ondo mimatu ezkero noski, eta hau baino errekonpentsa handiagorik, ez dakit ba ote dagoen, dena ama lurrari esker!!

Aipatu beharra dago, konpetentzia handia dela, alde baltetik Antonio degu... buru belarri atzo ximaurra zabaltzen aritu zena eta gutxienez ordu erdi baino gehiago egin zuena rotabatorearekin bueltaka 30 metro karratuetan!! jesus!! a conciencia!! bai bai!!

Inguruko baserritarrek ere kaleumeak baratzan zmz moldatzen diren edo kurisiotatea azaldu zuten... ikusiko deu ba!!!