lunes, 19 de abril de 2010

PIXKANAKA

Baratza, badoa pixkanaka, pixkanaka. Aste burun ere joan nintzen ikustera zmz ari diren hazten letxuk, marrubik...

Landatu eta bi hiru egunetan ikaragarrizko letxu ederrak egotea nahiko genuke... baina hau prozesu mantxoa da... bakoitzak bere denbora behar du... mimoak eman behar zaizkio, eta neurri haundi batean hori ere ikasten da baratzean, pazientzia izaten alegia. Askotan gauzak momentu horretan, guk nahi ditugunean ez baditugu lortzen frustrazio eta amorrua sentitzen degu, eta hau terapia ona izan litekeelakoan nago. Filosofadak alde batera utzi eta gaien zentratuko naiz!!
Dagoeneko planifikazioa eginda dago baratzekoa, proposamenak ere Ikerrek egin dizkit eta kontutan izango ditut!!

Beste ideia bat ere aste buruan izan det, eta gune hau ere lagunen baratzen gune ere bilakatzea nahiko nuke, beraz joan baratzak txukuntzen, ;DD zeren eta laister zuen baratzean bixita egingo det!!

Lehendabizikoa , Larraulgoa alegia, pasa den aste buruan, Larraña baserrian patata ereiten ere lagundu nuen, hementxen aitta semeak lanean buru belarri!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario