martes, 13 de abril de 2010

BIZILAGUNAK

Gaur baratzan izan naiz letxuk eta tipulak eta gainontzekoak zmz zeuden ikusteko. Ur pixkatxo bat ere bota diet, pronostikoen arabera hurrengo egunetan ere euririk ez omen du egingo .
Lanean hasi orduko, lehen bizilaguna azaldu da , Juanita du izena, eta bera izango da uste det baratzako superbisora onena, ordu laurden batean asesore lanak ere egin dizkit eta, gero praktika nere kontu.. eta hau da zailena noski!

Herraminetak ere uzten dizkigun gizona Xarles, azaldu da ia lanak bukatzen ari nintzela, gero hantxen jarri da balkoitik egindakoa baloratzen... irrifarra egin dit agurtu dudanean beraz, horren geixki ez nuen egingo... edo bestela, berarentzat gorde du, gure letxuk baino obek izateko....

Letxutaz hitzegiten ari garela, ondoko baratzean hau ikusi det, botika urdin batez josita zuen inguru guztia... egia san ez dakit ze botika den, barraskilo eta barearen kontrakoa izango delakoan nago... hurrengoan galdetuko diot, baina hau oso EKO ez delakoan nago.

Eta lehen loretxoak eta frutatxoak hasi dira ateratzen baratzan!!! marrubiarenak dira... nik jota artu eta baratzean landatu nituen, baina agian Ikerrek dioen moduan beste paretatxoaren inguruan jartzea egokiagoa litzateke, beno, ikusiko degu nola moldatuko degun, baita perejila ere.

No hay comentarios:

Publicar un comentario