lunes, 21 de abril de 2014

WWOOF er experientzia!

Bi aste pasa ditut Frantziako pirioneotako baserri baten http://www.fermedescascades.fr/. hementxen baserriko web-a. Batez ere ahuntz eta ardi gazta ekoizpenetik bizi diren bi familiak osatzen dute bertako komunitatea. Halere ekoizpena dibertsifikatuta dute, hiltegitxo bat ere badute baserrian bertan bai arkume edota antxume haragia saltzen dizkiete zuzenean kontsumitzaileei. Besteak beste lore eta landare jangarrien inguruko ikastarotxo eta bixita gidatuak egiten dituzte. 
 
Apirileko hilabetean hainbat lan egin behar izaten dituzte bertan eta horien artean garrantzitsuenetarikoa mendira joaten direnerako gauzak prestatuta edukitzea da. Maiatzaren erdi aldera igoko dira mendira ganaduarekin eta han igaroko dituzte sei hilabete, pirineotako mendi zoragarriez inguratuta!
 
Nire egonaldia bikaina izan da bertan! Besoak zabalik hartu naute lehen egunetik, baserriko lanetan berehala hasi nintzen!  Ikuluko lanak, ahuntzak jezten ikasi, ahuntz eta ardiak belardietara atera, baserrirako egurra bildu, harri koxkorrak apurtu, gazta egiten ikasi, merkatuan saldu....  eta nola ez beraien bizimodu xinple eta lasaietaz gozatzen ikasi! Nere eskerrik beroenak eman nahi dizkiet! 30 urte luze daramatzate proiektuan sinisten eta honengatik borrokan, gainera bailarako ekoizle bakarrak dira. Proiektuak aurrera jarraituko du ilusioa ez baita falta gainera bikote gazte bat bertako ekoizleekin elkartu da aurrera begira dituzten erronkei aurre egiteko! Animo guztiei!
 
Esperinetzi hau denei gomendatzen dizuet, elikadurak duen garrantzia, gure inguruko baserritarrak mantentze eta bizi-kalitate duin baten alde egiteko kontzientzia irabazten laguntzen baitu! hemen duzue wwoof er orrialdearen lotura! bizitzan behi egin beharrekoa! http://www.wwoof.net/
 
Etxera ekarri ditudan gaztak ingurukoek gozatuko dituzte! Merci à toutes et à tous!