domingo, 27 de junio de 2010

ATXURRE


Gaurtik ezin zuen pasa batzako txukuntze lanak, eta Aritz eta bion artean artu atxurrak eta earki aritu gera lanean . Konpainia ere garrantzitsua izaten da horrelakoetan, kontu kontari eta alkarri adarra joz ibili gera!!!


Eta orain berriz ere baratzean landatutakoak ikusten dira . Landaketa batzukin fundamentu handirik ez deu egin, piparrak eta porrun kasua. Oraindik ordea ez da berandu eta berriz ere landaketak egingo ditugu.


Azenarioekin harriturik gaude, ikaragarri polittak daude, eta entresaka lana egiteak pena ematen zigun, baina hau ez bada egiten ondoren azenarioak ttiki ttikiak izango ziren, eta orduan bai pena!


sábado, 26 de junio de 2010

DENA EZIN


Gauza asko egin nahi izaten ditugu, parranda, mendira jun, lagunekin egon, familiarekin, etab etab etab luze bat!! eta klaro dena ezin izaten da egin baratza txukun eduki nahi badezu behintzat!! Mendian lau egun igaro ondoren berrobin izan gara baratza ikusten... eta hau kuxiedadea!! zeharka sartu nituen porruk lehortuta, tomateak kamuflatuta kardabera belar tartean, pasmo belarra eta barrabasa alde guztietatik... un desastre !!!

Honi fundamentua jarri behar zaio!! Bestela batza adios!!Gaur ikusi det zer egin behar deten beraz, bihar arratsalde osoa hantxen, belarrak kentzen behar dan bezela edukitzeko gure berrobiok batza!!! bestela a ze fundamentua!!!

jueves, 17 de junio de 2010

OIHANA

Gaurko bixita, relanpagoa izan da baina nahikoa baratzaren egoera ikusteko ... ze esango det ba! belarrak eta belarrak eta belarrak alde guztitan!!! ia ia landatutakoak ez ziren ikusten atera diren belar guztien artean!!! datorren astean buru belarri aritu beharko det txukuntzen, gainera eguzki handi handia aterako omen da... beraz gonbidatuta zaudete nahi badu norbaitek arratsalde eder bat baratzan pasa lan pixkat eginez eta merienda goxo goxoa nere kontu!!! gainera trukean letxu fresko freskoak etxera eramango dituzue!!

Etxean egoteko giroa denez, honako filma gomendatzen dizuet!!!!


martes, 15 de junio de 2010

GORRI ALA BERDE?

Greenpeace k ateratako gida honetan

domingo, 13 de junio de 2010

PASMO BELARRA


Gaurkoan ere Sendabelarren munduan murgilduko gara!! Horrenbeste entzuna degun pasmo belarrari buruz idatziko deu; Arrosa- Laranja koloreko lore txiki batzuk izaten ditu,Otsailetik aurrera loratzen da eta uda guztian zehar bilatu dezakegu loretan edozein tokietan.

Kontuz erabili behar den landarea da, toxikoa izan liteke kantitate asko erabili ezkero baita fruituak erabili ezkero! eta ez erabili SEKULA haurrekin!! Pasmo belarra infekzioa eta honen ondoren sortutako zornea kentzeko lagungarria izatea da.

Pasmo belarra eragin handiko belarra da eta kontuz infusioak hartzerakoan, 2 gr. baino gehiakoko kantitateak ez erabili eta ez luzatu 8 10 egun baino gehiago. Enplastoetan eguneko 1 gehienez erabili eta ez luzatu 3 egunetan baino gehiago.
Bronkitisa, katarroa, flemak .... ditugunean enplastoak jarri bularrean. Sinusitis kasuetan masailean edo kopetan.

Enplastuak nola egin ere hementxen;
10-15 gr belar landare oliba oliotan berotu. Ondoren arrautzaren zuringoa bereiztu eta zartagira bota. Honekin tortilla bat egin eta hau etxeko ohial batean bildu. Mina den tokian jarri eta hoztu arte eduki.

Zauri gaiztotuetan, arantza edo bestelakoak ditugunean ere enpkastuak edo ukenduak erabili daitezke.

lunes, 7 de junio de 2010

KONTUK ETA KOMERIK

Dagoeneko Ekainen gare baina ez dirudi, agian oraindik ez naizelako hondartzan izan da...baina bueno, aste hontarako esanda dagoen eguraldiak ez dakit asko lagunguko ote dion baratzari... Euria euria eta euria... Bizilagunak tomate landareak urdin urdin eginda ditu dagoeneko erdoiak ez dezan jo baina horrela ere nahiko lanetan ibiliko gara denok!

Pasa den astean landatutako piperrak ere gaur oso triste ikusi ditut, ni ere iluminatu xamarra, asteburuan ezin nuenez baratzan lanik egin, ostegun arratsaldean landatu nituen eguzki epeletan eta beida guain ze komerikin gabiltzan. Baratzako erritmora guk ohitu behar degu eta ez bera gurera, eta noski, lehentasunak zeintzuk diren argi jakin behar degu... eta hortan dare inkonpatibilidadeak!!

Kalabazinekin ere disgusto txiki bat izan det, pasa den astean lorea emanda eta lau- bost kalabazintxo ikusi nituen, ba gaurko beste sorpresa, hauek lorea botata eta fruitua ere horitzen hasita daudela konturatu naiz!! Ia seguru ez direlako polizatuak pasa da hau, baina honi ere erremdioa jarri beharko zaio!!

Eta beste nobedadeen artean; amatxok ere baratza ezagutu du!! Ez dakit ama delako eta kunplitzeagatik edo animoak emateko esan ote didan baina, itxura polita omen du!! Laister bixitak antolatzen hasi beharko degu, bakoitzari letxu bana eman eta afaltzea denok elkarrekin joateko aitzaki polita!!


jueves, 3 de junio de 2010

LEHEN ENTSALADA

Azken post ean komentatzen nuen bezala azelga batean pulgoi plaga genuen. Hori konpondu dela dirudi, horretarako errezeta erabi nuen eta oraingoz behintzat funtzionatu duela dirudi.
Lehen letxuk ere dastatzen hasi gera, eta egia esan erositako letxuk baino askoz ere zapore goxoago dutela esan beharrik ere ez dago!!! Horixen iruditu zait niri behintzat!!
Bestetik landaketa berri bat ere egin degu, piperrena. Gernikako piperrak eta pimiento piquilloak sartu ditugu, hauek ere BlasEnea mintegikoak dira, ekologikoak alegia.
Dena ederki dijoa baratzan, lurra mimatu ezkero segituan fruituak ematen hasten da, eta honek bai ez duela preziorik!!