domingo, 13 de junio de 2010

PASMO BELARRA


Gaurkoan ere Sendabelarren munduan murgilduko gara!! Horrenbeste entzuna degun pasmo belarrari buruz idatziko deu; Arrosa- Laranja koloreko lore txiki batzuk izaten ditu,Otsailetik aurrera loratzen da eta uda guztian zehar bilatu dezakegu loretan edozein tokietan.

Kontuz erabili behar den landarea da, toxikoa izan liteke kantitate asko erabili ezkero baita fruituak erabili ezkero! eta ez erabili SEKULA haurrekin!! Pasmo belarra infekzioa eta honen ondoren sortutako zornea kentzeko lagungarria izatea da.

Pasmo belarra eragin handiko belarra da eta kontuz infusioak hartzerakoan, 2 gr. baino gehiakoko kantitateak ez erabili eta ez luzatu 8 10 egun baino gehiago. Enplastoetan eguneko 1 gehienez erabili eta ez luzatu 3 egunetan baino gehiago.
Bronkitisa, katarroa, flemak .... ditugunean enplastoak jarri bularrean. Sinusitis kasuetan masailean edo kopetan.

Enplastuak nola egin ere hementxen;
10-15 gr belar landare oliba oliotan berotu. Ondoren arrautzaren zuringoa bereiztu eta zartagira bota. Honekin tortilla bat egin eta hau etxeko ohial batean bildu. Mina den tokian jarri eta hoztu arte eduki.

Zauri gaiztotuetan, arantza edo bestelakoak ditugunean ere enpkastuak edo ukenduak erabili daitezke.

No hay comentarios:

Publicar un comentario