lunes, 7 de junio de 2010

KONTUK ETA KOMERIK

Dagoeneko Ekainen gare baina ez dirudi, agian oraindik ez naizelako hondartzan izan da...baina bueno, aste hontarako esanda dagoen eguraldiak ez dakit asko lagunguko ote dion baratzari... Euria euria eta euria... Bizilagunak tomate landareak urdin urdin eginda ditu dagoeneko erdoiak ez dezan jo baina horrela ere nahiko lanetan ibiliko gara denok!

Pasa den astean landatutako piperrak ere gaur oso triste ikusi ditut, ni ere iluminatu xamarra, asteburuan ezin nuenez baratzan lanik egin, ostegun arratsaldean landatu nituen eguzki epeletan eta beida guain ze komerikin gabiltzan. Baratzako erritmora guk ohitu behar degu eta ez bera gurera, eta noski, lehentasunak zeintzuk diren argi jakin behar degu... eta hortan dare inkonpatibilidadeak!!

Kalabazinekin ere disgusto txiki bat izan det, pasa den astean lorea emanda eta lau- bost kalabazintxo ikusi nituen, ba gaurko beste sorpresa, hauek lorea botata eta fruitua ere horitzen hasita daudela konturatu naiz!! Ia seguru ez direlako polizatuak pasa da hau, baina honi ere erremdioa jarri beharko zaio!!

Eta beste nobedadeen artean; amatxok ere baratza ezagutu du!! Ez dakit ama delako eta kunplitzeagatik edo animoak emateko esan ote didan baina, itxura polita omen du!! Laister bixitak antolatzen hasi beharko degu, bakoitzari letxu bana eman eta afaltzea denok elkarrekin joateko aitzaki polita!!


No hay comentarios:

Publicar un comentario