domingo, 4 de julio de 2010

LANDAKETA BERRIAK

Aste buru honetan ere fundamentu pixkat egin beharra zegoen, aste guztian ezin izan det azaldu, eta mimo batzuen beharrean zegoen batza. Porruk landatu ditugu, ziento bat porru, ea nola moldatzen diren batzako martxara, piparrak ere berriz ere landatu ditut, aurreko landaketa fundamentu handirik gabe egin nituen eta pipar landare bat izan ezik gainontzeko guztiak ximeldu ziren... hori pasatzen da arratsaldeko 5 etan eguzki bero berotan landaketak egiteagatik... dagoeneko ondo ikasi dudala uste det!! eta beste errekonpetsa batzuk ere hasi dira!! kalabazinak, hemendik aurrera a tope izango ditugu!! badoaz pixkanaka gauzak aurrera!!

Orain tomateen gora behera konpondu beharrean naiz, erdoila dute, bai... ez diet oraindik ezer bota, baina egia esan ondoko baserritarrak botatzen dien sulfato kantitate guztiarekin ia gure tomateak ere urdinak daude... !!

No hay comentarios:

Publicar un comentario