lunes, 7 de marzo de 2011

Merkatuak

Gustoko ditut merkatuak, barazki eta fruitu gozoen merkatuak, kolorez jantzitakoak, espeziez beterikoak. Bertan sortzen diren usai, kolore eta pertsonen joan-etorriak, hiria edota herria zoragarria egiten dute!!!

Edonora joaten naizenean merkatuak edozein museo baina interesagarriagoak irudizen zaizkit. Hauek, bertako ingurunearen eta bizitzeko moduaren adierazle nagusi dira. Merkatu batzuetan gizonezkoak bakarrik izango dira keleetan barrena, besteetan ordea emakumezkoak izango dira produktuak saltzen erosleari konfidantza osoa eskainiz. Merkatu batzuetan prezioaren inguruko eztabaida ere izaten da, batak besteari engainatu nahiean edo... eta horrelakoetan sortzen da duda, zein litzateke prezio duina??




No hay comentarios:

Publicar un comentario