Atzo auzolanean, belar txarrak kendu, jardin botanikoko belarra txukunddu, (oraindik ez deu honi buruz hitz egin... beste post batean kontauko dizuegu !!) baratza ingurua garbitu, eta baratza beste puska bat anpliatu ere egin gendun!!! Planifikazioan ez zegoen aurrie ikusita, baina segituan erabaki genun ze espezie landatuko genuen bertan, porruk!!!
Zerbeza tranparen kontua... ba uste baino hobeto funtzionatu duela esan dezakegu... nik karakol handi handiak ikusiko nituelakoan nengoen bote barruan, baina ez.. bare ttikiak ziren baratzan aberie itten ai zienak!! mordoxka bat hantxen zeren zerbezaren alkoholetan ittota!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario