jueves, 13 de mayo de 2010

AI GURE TOMATEAK!!!

Oraingoan ez dakit ba nik zer aterako den hemen... Egia esan landatutako tomateak dagoeneko horitzen hasi dira, eta egun hauetako hotzekin.... gauza honik ez!! ikusiko degu eta balorau in beharko da, ea hauek kendu eta berri ere landare berriak ekartzea merezi ote dun edo bere horretan uztea komeni den!!

Lehen kalteak ere azaldu dira baratzean, kalabazinak eta letxuk izan dira afektatu handienak. Kalteak barraskilo eta bareek egindakoak dira, honen "aurka" sistema bat frogatuko degu, ez dakit funtzionatuko duen baina irakurrri dudanarengatik bere efktua ba omen du; ontzi batzuk lurrean sartu garagargo pixkatekin, eta antza denez barraskiloei ere garagardoa asko gustatzen omen zaie eta bertan moxkortuta geratzen omen dira...

No hay comentarios:

Publicar un comentario