lunes, 3 de mayo de 2010

MAILUKIXAK

Aranek bidali dizkidan argazkietan ikusten den modura, marrubiak bere punttura iristen ari dira pixkanaka. Etxera sartu aurretik, ezin hobeak dira lan eguna bukatu ondoren, opari bezala baratzetik artu eta dastatzeko!
Euria ere goian behean egin du aste buru honetan, baita datorren egunetako pronostikoek diotenez horrelako eguraldia jarraituko du. Ez dakit tomate landareak zutik jarraituko duten. Dagoeneko hauei tutoreak jarri dizkiegu, ikusiko degu zer pasatzen den!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario