Lotsik ez det, irailez geroztik baratzara gerturatu ez nintzela.... eta pasa den astean tartetxo bat aprobetauz hantxen joan nintzen. Baratza, egoera kaxkarrean topatuko nuelakoan nengoen, pentsa, hiru hilabeteetan zehar kasu zipitzik egin gabe, batere mimorik eman gabe! Ba.... sorpressaaaa!!! A ze porru festa baratzan! Azkeneko landaketak horiek izan ziren eta ez nuen pentsatzen horrela topatuko nituenik!
Ederrak, hantxen xutik xutik, a ze usain gozoa botatzen zutena! atera lurretik goxo-goxo, etxera ekarri eta hauek garbitzen ordu terdi pasa ondoren, inguruko lagunei banatu nizkien! a ze poza!