Hau bihar izan izango da, errezeta bat topatu det baina kontauko dizuet ea baliagarria izan den;
Eltze batean, litro bat ur jarri irakiten tabako eskuka batekin, pipermina eta pimienta pixkatekin, hau 10 minututan utzi irakiten. Lortzen den likidoa pulperizatu landareetan.
Oso efektiboa omen da!! ikusiko deu ba!!!

Euria ere goian behean egin du aste buru honetan, baita datorren egunetako pronostikoek diotenez horrelako eguraldia jarraituko du. Ez dakit tomate landareak zutik jarraituko duten. Dagoeneko hauei tutoreak jarri dizkiegu, ikusiko degu zer pasatzen den!!